Haurdunaldia, erditzea eta erditzeostea preozesu fisiologiko eta naturala dira. Programaren helburua fase bakoitza ulertzea eta momentu bakoitzari ilusioz eta baikortasunez aurre egiteko ezaguera lortzea da. Azken finean, amatasuna modu maitekorrez, paregabez eta errepikaezinez bizitzea, eta emakumeari inoiz galdu behar ez lukeen botere instintibo eta intuitiboa berreskuratzea.

ERDITU AURREKO PROGRAMA

Programa

Erditze prestakuntzaren helburuak
Pelbisaren prestakuntza
Perinearen prestakuntza (zoru pelbikoaren tonuarena, indarrarena eta elastikotasunarena) eta sabelaldearena
Erditzearen mina ulertu eta minari aurre egiteko teknikak ikasi
Ahokatzearen teknikak ikasi
Umetokiko dinamika ulertu
Erditze-jarrerak ezagutu
Erditu ostean sendatzea burutu

1º Kontsulta indibiduala ▼

Haurdunaldiaren 20.astetik aurrera.
AIF Programaren helburuak azaltzen ditugu eta lehenbiziko balorazio bat egiten da.

Saio grupalak ▼

Lehenbiziko balorazioaren ostean, taldeko saioak hasten dira, non haurdunak zein bikoteak parte hartzen duten.

Gaian adituak diren zenbait profesionalek eskainitako 6-8 bat saio teoriko- praktikotan datza.

1.- Abdominalak, pelvisa eta perinea.
2.- Minaren neurofisiologia eta gainditzeko teknikak.
3.- Haurdunaldiko irudikatzea.
4.- Umearen ahokatzea. Pelvis twista.
5.- Umetokia. umetokiaren dinamika.
6.- Dilatazioa eta erditzea.
7.- Erditzearen irudikatzea.
8.- Erditzeostea. Laguntzaileen saioa.

2º Kontsulta indibiduala ▼

Haurdunaldiaren 37-38en astean.
Erditzearen simulazio bat burutzen dugu.

3º Kontsulta indibiduala ▼

Koarentenaren ostean.
Erditu ostean balorazio bat burutzen dugu eta osatze-prozesuarekin hasten gara.

ERDITZEOSTEA

Programa

Sintomatologiarik ez balego …

Ane Iriondo Fisioterapia ejercicios GAH

Gimnasia Abdominal Hipopresiboa (GAH)

Sintomatologiarik ez balego, Gimnasia Abdominal Hipopresiboko ikastaro bat egitea gomendatzen dugu. Azken honek erditzeoste prebentiboaren helburu guztiak betetzen ditu (abdominalen eta zoru pelbikoaren indartzea, tentsio muskularren normalizatzea, etab).

Lesiorik egonez gero …

Consulta Ane Iriondo Fisioterapia

Zoru pelbikoaren indarberritzea

Lesiorik egonez gero (episotomiak, inkontinentziak…), kasu bakoitzean beharrezkoa den tratamendua ezartzen dugu.